Irudietan: Danel Lopez zarauztarrak Euskadiko Halterofilia Txapelketa irabazi du

Zarauzko hitza 2019ko maiatzaren 19a

Larunbat arratsaldean jokatu zen Aritzbatalde kiroldegian, absolutu mailako Euskadiko Halterofilia Txapelketa.

Larunbat arratsaldean absolutu mailako Euskadiko Haterofilia Txapelketa jokatu zen Aritzbatalde kiroldegian, eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 45 partehartzaile bildu ziren, 30 mutil eta 15 neska. Haien artean ziren Ainhoa Larramendi eta Danel Lopez zarauztarrak.

Hain zuzen ere, Danel Lopez zarauztarrak lortu zuen Euskadiko txapelketa irabaztea. Larramendi berriz, laugarren postuan sailkatu zen.

Argazkiak: Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia saila

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide