Uda honetan ere haurrentzako Kirol Txokoak izango dira Aritzbatalde kiroldegian. Uztailaren 1ean emango diote hasiera egitasmoari, eta 29an amaituko da. Hala, 2007 eta 2014 artean jaiotako haurrek lau astez izango dute Kirol Txokoetan jarduteko aukera, astelehenetik ostiralera. Hain zuzen ere, uztailaren 1etik 5era; 8tik 12ra; 15etik 19ra; eta 22tik 29ra bertaratu ahalko dute Aritzbatalden gazteenentzat antolatutako jolasetan parte hartzera.
09:30ean kiroldegi sarreran elkartuko dira haur guztiak, eta orduan irekiko dituzte Kirol Txokoak. Jolasen hainbat modalitate landuko dituzte lehenengo orduan, hala nola, dantza jolasak edota jolas lasaigarriak. 11:00etan hamaiketakoa izango da, eta jarraian, 11:30ean, ur jolasak egingo dituzte. 13:00etan kiroldegiko sarreran batuko dira berriz guztiak, hortik etxera joateko.
Hona hemen Kirol Txokoen egutegia osorik:
