Denak gauerako zain

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 17a

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte herritarrek gaurtik asteartera. Arkamurka natur taldeak botako du txupinazoa gaur arratsaldean, eta gauean urteroko danborrada egingo dute.

Zeruari begira daude Santa Marina auzoko bizilagunak. Joan den asteburuan eguraldi ederrarekin hasi ziren jaiak ospatzen, baina gaur euritsu argitu du egunak. Eguraldia dela eta, bertan behera geratu da La Salleko ikasleen danborrada txikia, eta ikastetxeko kideek azaldu dutenez, asteartean 10:00etan egingo dute.

Dena den, egitaraua mantentzeko asmoa dute Santa Marinako jai batzordekoek, beharbada ekitaldiren bat berdura plazara edo beste nonbaitera tokialdatuta. Euria euri, gaur gaueko danborrada ere egingo dute. "Inoiz ez dugu bertan behera utzi. Beharbada ibilbidea laburtuko dugu, baina aterako gara", azaldu du jai batzordeko kide batek. 70-80 lagunek hartuko dute parte danborra joz. Txupinazoa botatzeko ohorea, berriz, Arkamurkari eman dio jai batzordeak, 50 urte bete dituelako taldeak.

Santamarinen egitaraua

Gaur, ostirala

10:00. La Salleko haurren danborrada txikia.
19.00. Txupinazoa. Arkamurka natur taldeak igoko du bandera, 50 urte bete baititu.
19:30-21:00. Iratzar taldearen kontzertua.
22:00. Santa Marina danborrada auzoan eta herrian zehar. Ondoren, kontzertuaren jarraipena.

Bihar, larunbata

10:30. XXX. Santa Marina Pilota Txapelketako finalak.
12:30. Helduentzako X. Toka Txapelketa.
17:00. 12-17 urte artekoentzako jolasak, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
19.00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
23:00. Eztengiro taldearen kontzertua.

Etzi, igandea

11:45. Jalgi dantza taldea.
12:30. XVIII. Patata Tortilla Lehiaketa. Ondoren, kantujira auzoan zehar Arrai-Zopa taldearekin.
17:30. Apaxi ipuin-kontalariaren emanaldia haurrentzat. Ondoren, #Zunbalain Dantzafestaren emanaldia.

Maiatzak 21, astelehena

18:00. LI. Santa Marina Korrika Txapelketa.
20.00. Zezen txikiak eta ponyak.

Maiatzak 22, asteartea

07:00. Kanpai-errepika, suziriak eta ereserkia egunari ongietorria egiteko. Ondoren, diana
Goizeko Ihintza txistulariekin.
08:30. Meza, Santa Marina ermitan. Ondoren, txokolate-jana Kirkilla jatetxearen eskutik.
11:00. Jubilatuen hamaiketakoa.
18:00. LI. Santa Marina Korrika Txapelketa.
20:00. Zezen-txikiak eta ponyak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide