Eskubaloiko kadete mutilek Espainiako sektorea jokatuko dute asteburuan Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 17a

(Argazkia: Luis Epelde)

Atzo hasi zuten Gran Camping Zarautz ZKE-ko mutilek Espainiako txapelketako finalera heltzeko lehia. Igandera bitartean jokatuko dituzte partidak txapelketako bost taldeek.

Aritzbatalde kiroldegian jokatzea egokitu zaie eskubaloiko kadete mutilei Espainiako sektorea. Atzo, gaur, bihar eta igandean izango dira partidak, eta asteburuan erabakiko da Espainiako txapelketako finalera nor igaroko den. Gran Camping Zarautz ZKE-ko mutilekin norgehiagokan ariko dira Knet Calasancio, Stadium Casablanca, Balonmano Elda Centro Excursionista Eldiense eta Avannubo BM La Roca.

Atzo jokatu zuten lehen partida zarauztarrek Knet Calasancioren aurka, eta ondokoak izango dira datozen partidak:

Maiatzak 17, ostirala

  • 17:30. Stadium Casablanca - Knet Calasancio
  • 19:30. Balonmano Elda - Avannubo BM La Roca

Maiatzak 18, larunbata

  • 12:30. Avannubo bm La Roca - Balonmano Elda
  • 16:30 Gran Camping Zarautz ZKE - Stadium Casablanca

Maiatzak 19, igandea

  • 10:30. 3-4 postuak
  • 12:30. Finala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide