Amaren Egunaren harira, Teneriferako bidaia baten zozketa antolatu zuen Murkil elkarteak, eta dagoeneko jakinarazi dute nor den irabazlea: Milagros Unanue. Mendizabal dendan egin zuen erosketa bati esker lortu du saria; hain zuzen, bi pertsonarentzat bidaia bat Tenerifeko lau izarreko hotel batera, astebeterako.
Bestalde, laster sari gehiago banatuko dituzte maiatzaren 31ra arte Murkil Txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean. Ondorengoak izango dira zozketak:
- Hiru scape room esperientzia Zarauzko Gela Urdinean, bakoitza bost pertsonarentzat.
- Bost sarrera Modelo aretora joateko, bakoitza bi pertsonarentzat.
- Bost afari ekainaren 14rako, bakoitza bi pertsonarentzat.