Eguraldi txarra dela eta, berez gaur egitekoak ziren Dantz Festibala igandera atzeratu dute. Lekua mantenduta, skatepark-ean izango da Max Abysmal eta Mario Azurzaren musika elektroniko saioa, baina gaur izan ordez, igandean, maiatzaren 12an izango da, 18:00etatik aurrera.
Hain zuzen, 16:30ean izango da txapelketako sari banaketa, beraz, horren jarraian egingo dute musika emanaldia.