Alkohol gehiegi edatearen aurkako pegatinen lehiaketa antolatu du udalak

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 9a

Lanak maiatzaren 13tik 27ra bitartean aurkeztu beharko dira, prebentzioa@zarautz.eus helbidean

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak aurten ere festetan alkohol gehiegi edatearen aurkako pegatina lehiaketa antolatu du. Lanak maiatzaren 13tik 27ra bitartean aurkeztu beharko dira, eta derrigor ordenagailuz egin eta emailez bidali beharko dira, ondoko helbidera: prebentzioa@zarautz.eus

Bi sari egongo dira, epaimahaiarena eta publikoarena. Epaimahaiaren saria Murkileko dendetan arropak, oinetakoak, ikus entzunezko materiala eta abar erosteko 300 euroko balea izango da. Publikoarena, berriz, produktu berdinetarako balioko duen 150 euroko balea.

Lehiaketaren oinarriak Prebentzio arloko blogean daude ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide