"Sanferminetako bortxaketa ez da salbuespenezko kasu bat"

Maite Asensio Lozano-Berria 2019ko maiatzaren 8a

Sanferminetako talde bortxaketak eragin dituen hausnarketak liburu batean bildu ditu Samara Veltek. Indarkeria matxista ulertzeko moduak, justizia sistemaren ajeak, hedabideen tratamendua eta izuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu. Maite Asensio Lozanok elkarrizketa egin dio Berria egunkarian.

2016ko sanferminetako lehen gauean, bost gizonek emakume gazte bat bortxatu zuten. Haserrea eragin zuen eraso hark, eta amorru bihurtu zuen epaiak, bortxaketa zena abusu gisa kalifikatu zuenean, eta ez eraso gisa. Elkartasun aldarri gisa zabaldu zen Nik sinesten dizut leloa, eta izenburu horixe jarri dio Samara Veltek (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) kasuari buruz ondutako liburuari. Zortzi urtez BERRIAn kazetari jardun ondoren, EHUn ikerlari lanetan dabil orain Velte; Iruñean aurkeztuko du gaur Aleka bildumaren zortzigarren liburua.

Zer elementu izan zituen 2016ko eraso hark hainbesteko oihartzuna lortzeko?
Badago paradoxa bat: liburuan eta egunkarian, zein mugimendu feministaren irakurketetan, nabarmendu da sanferminetakoa ez dela salbuespenezko kasu bat, baizik eta indarkeria etengabekoa eta sistematikoa den sistema batean kokatzen dela, horren adierazpen bat gehiago dela. Baina egia da momentu batzuek esanahi berezia hartzen dutela, eta, kasu honetan, hainbat elementuk eragin zuten jendeak ulertzea erasoak bazituela konnotazio berezi batzuk. Batetik, hedabideek emandako kobertura ez-eredugarri baten ondorioz zabaldutako irakurketa okerrak. Eta bestetik, hasieratik izandako erantzun sozial handia. Hortik sortu zen gertatutakoaren eta indarkeriaren inguruko kontakizunen gatazka: salbuespenezkotzat jo zutenen eta indarkeria sistemikoaren irakurketa egin zutenen artekoa.

Irakurri elkarrizketa osorik Berria egunkarian

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide