2017-2018 denboraldiaren ostean, saskibaloiko EBA mailatik jaitsi ziren Zarauzko Ulacia taldekoak. Gizonezkoen Lehen Maila Nazionalean jokatu dute aurten, eta momentuz, lehenengoak dira Hego Euskal Herriko sailkapenean. Larunbat honetan, maiatzak11, izango dute txapelketako azken jardunaldia, Durangon. Tabirako taldearekin neurtuko dituzte indarrak, eta irabaziz gero, mailaz igo eta EBAra itzuliko dira Ulaciakoak. Galduz gero, aldiz, borrokan jarraitu eta igoera fasea jokatu beharko dute, mailaz igo ahal izateko txartela eskuratzeko.
Pasa den astean etxean gailendu ziren zarauztarrak, Zizur Ardoi nafarren aurka (70-65). Hala, garaipen horri esker, lehen postuan iritsiko dira azken jardunaldira, eta mailaz igotzetik urrats batera daude.