Zarauzko Udaleko Euskara sailak ireki du "euskara sustatzeko" aurtengo dirulaguntzak eskatzeko epea, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kaleratu berri ditu deialdiak. Parte hartu ahal izateko, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira eskabideak. Astelehenetik ostiralera goizez egoten da da zabalik, 07:30etik 15:00etara. Ostegunetan arratsaldez ere irekitzen dute, 17:00etatik 19:00etara. Bestela, emailez (euskaraz@zarautz.eus) ere bidali daitezke eskabideak.
Lau dirulaguntza mota barnebildu dituzte deialdi hauetan: establezimenduetako errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak, establezimenduetako irudi korporatiboa euskaraz jartzeko dirulaguntzak, web orriak euskaraz jartzeko dirulaguntzak eta euskararen esparruko pertsonek edo elkarteek urtean zehar jarduerak egiteko dirulaguntzak.
Eskabideak aurkezteko epeei dagokienez, maiatzaren 27a izango da aipatutako lehenengo hiru deialdietan izena emateko azken eguna. Laugarren deialdia, aldiz, ekainaren 3an itxiko dute.
Hona hemen dirulaguntza bakoitzari buruzko xehetasunak: