Maiatzaren 14an, asteartea, bertso-zientzia saioa egingo dute Modelo aretoan, Jakinduriek mundue erreko dau izenburupean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta antolatzaileek azaldu dutenez, bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituzte, bertsolarien eta zientzialarien eskutik. Hain zuzen, Gorka Azkunek, Miren Karmele Gomezek eta Oscar Gonzalezek hartuko dute hitza, eta hainbat auzi zientifiko izango dituzte hizpide. Hala, jarraian, gai horiei bertsoak jarriko dizkiete Igor Elortza eta Alaia Martinek.
ZarautzOn taldeak, Donostia International Physics Center-ek eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute saioa.