Maiatzaren 26an udal hauteskundeak ospatuko dira eta, aurrez, datorren asteazkenean, maiatzaren 8an, EAJ-k Zarauzko Udalerako hautagaitza aurkeztuko du Lege Zaharren Enparantzan, 19:30ean. Ekitaldian Joseba Egibarrek, Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakariak eta Xabier Txurrukak, Zarauzko alkategaiak, hartuko dute hitza. Haiekin batera izango dira hautets-zerrendako kide guztiak.