EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu zituen atzo, igandea, Pasaian (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Joan den martxoan eman zuen koalizioak zenbait hautagairen berri, baina atzo kaleratu zuten behin-betiko zerrenda. Apirilaren 28ko bozetan lortutako emaitzak nabarmendu zituen koalizioak, eta datorren maiatzaren 26an horiek “hobetzeko baldintzak” dituztela adierazi zuten han bildutakoek.
Eskualdeko hainbat politikari daude EH Bilduk Deba-Urola barrutirako osatu duen zerrendan: Estitxu Elduaien azpeitiarra bigarrena da zerrendan, Esther Agirre zarauztarra hirugarrena, Iraitz Otaño azkoitiarra bederatzigarrena, Ibon Gereka getariarra hamaikagarrena, eta ordezkoen zerrendan hirugarrena da Arritxu Iribar zumaiarra.
Hona hemen Deba-Urola barrutiko zerrenda, osorik:
- Mikel Biain Berraondo.
- Estitxu Elduaien Uranga.
- Esther Agirre Ruiz.
- Aitor Arantzabal Altuna.
- Igone Lamarain Cobo.
- Iker Inza Ortiz De Zarate.
- Jon Peli Uriguen Ansola.
- Begoña Vesga Allende.
- Iraitz Otaño Mugica.
- Oihana Aranburu Iriarte.
- Ibon Gereka Balentziaga.
- Lore Martinez Axpe.
- Maider Zubikarai Beristain.
- Jose Luis Piter Encinas Jose.
Ordezkoak:
- Ainara Udaondo Alberdi.
- Jose Antonio Segundo Armero.
- Arritxu Iribar Egaña.