Audioa: 'Isla' fanzinea izan dute hizpide 'Hiri Gorrian' irratsaioan

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Dandakoek martxoan kaleratu zuten 'Isla' fanzinearen 0. alea.

Fanzineen loraldiaren inguruan hitz egin dute EITBko 'Hiri Gorrian' irratsaioan. Besteak beste, Zarauzko Danda Gazte Asanbladak sortutako 'Isla', Iruñeko futbolzaleen 'Sadar Bizirik' eta Bergarako 'Turtukiña' fanzine feminista aztertu dituzte.

EITBko Hiri Gorrian irratsaioan fanzineen loraldia izan dute hizpide, Desagertu zirela uste bagenuen ere, bueltan dira fanzineak! izenburupean. Besteak beste, Zarauzko Danda Gazte Asanbladak aurten sortutako Isla, Iruñeko futbolzaleek martxan jarritako Sadar Bizirik eta Bergarako Turtukiña fanzine feminista aztertu dituzte saioan.

Dandako kideek martxoan aurkeztu zuten Isla fanzinea, 0. alea argitaratu zutenean. Maddalen Etxebestek eta Ibai Sarasuak azaldu zutenez, beren "ezinegonak herriari helarazteko" asmoz sortu dute proiektua, kezkak eta "arduratzen dituzten gaiak" "beren modura" plazaratu ahal izateko. Laster izango da kalean Islaren 1. alea, data zehatzik iragarri ez badute ere.

Hona hemen Hiri Gorrianen fanzineei buruz egindako saioa osorik

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide