Zarauztar bat larri zauritu da Muskizen izandako auto istripu batean

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Muskizen (Bizkaia) izan da auto istripua, Kantabriako noranzkoan, eta 54 urteko gizon bat hil da. Zarauzko 28 urteko emakume bat larri zauritu da; Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Atzo, igandea, hiru autok istripua izan zuten Muskizen (Bizkaia). 22:30ak aldera gertatu zen ezbeharra; ibilgailuak Kantabriako noranzkoan zihoazela. Gidarietako bi auto barruan harrapatuta gelditu ziren, eta horietako bat zendu da; hain zuzen, Castro Urdialeseko 54 urteko gizon bat.

Zarauzko 28 urteko emakume bat da beste gidarietako bat, eta larri zauritu da. Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide