Ane Zubeldiak bigarren egin du Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Ane Zubeldia izan da eskolarteko txapelketako txapeldunordea. (Zarauztarra txirrindularitza taldea)

Alebinek eta infantilek parte hartu dute Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan, eta bertan izan dira Zarauztarra txirrindularitza taldekoak.

Larunbatean, maiatzak 4, eskolarteko Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa, Irunen. Alebinek eta infantilek parte hartu zuten, eta bertan izan ziren Zarauztarra taldeko txirrindulariak ere. Ane Zubeldia zarauztarrak egin zuen bigarren.

Zarauztarrakoek otsailean aurkeztu zuten denboraldi honetarako osatu duten taldea. Aurten bi infantil eta bi alebin, hiru kadete eta lau jubenil izango ditu taldeak; eta, beti bezala, txirrindularitza egokituko bi kide.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide