Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak hilero egiten du 200 euroko Zurekin bonoaren zozketa, elkartea osatzen duten saltegietan kontsumitu eta zozketan parte hartzeko tiketak betetzen dituzten herritarren artean. Irabazleek 10 euroko 20 bono jasotzen dituzte, eta hurrengo hiru hilabeteetan erabili ditzakete saltegi horietan kontsumitzeko.
Martxoko irabazlea izan da Joaquin Mena, eta Itsaski tabernan bete zuen bonoa lortzeko tiketa. Laster jakinaraziko dute nork irabazi duen apirileko bonoa.