Gipuzkoako Kopako bola eta toka jardunaldia izango da bihar Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 4a

Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia izango da Zelai Ondoko bolatokian, eta goizez zein arratsaldez arituko dira.

Bihar, igandea, bola eta toka jardunaldia izango da Zelai Ondoko bolatokian; hain zuzen, Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren eskutik, parte hartzaileak goizez zein arratsaldez arituko dira Zelai Ondon. 09:00etan emango diote hasiera goizeko saioari, eta 11:00etan amaituko dute. Arratsaldeko saioari dagokionez, 16:30etik 17:30era izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide