Ziklomotorren IAT egiteko aukera izango da hurrengo astean

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 3a

Astiko aparkalekuan izango dira ziklomotorrei zuzendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikoak, eta bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eskatu beharko dute txanda, Zarauzko Udaltzaingoan.

Ziklomotorrei zuzendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikoak egiteko aukera izango da hurrengo astean Zarautzen; hain zuzen, ostegunean, maiatzak 9, eta ostiralean, maiatzak 10. Astiko aparkalekuan izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara. Itsasua S.L. enpresa arduratuko da, eta azaldu dutenez, bi gurpileko ziklomotorrak soilik onartuko dituzte, ez lau gurpileko ziklomotorrak edota motozikletak.

Zarauzko Udaleko Mugikortasun sailetik jakinarazi dutenez, azterketa egitera bertaratuko direnek zenbait agiri eraman beharko dituzte:

  • Ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala
  • Zirkulazio baimena
  • Derrigorrezko asegurua
  • Titularraren NAN

Bestalde, derrigorrezkoa da aldez aurretik txanda eskatzea, Zarauzko Udaltzaingoan (Gipuzkoa kalea, 32). Hilaren 6an, 7an edo 8an izango da txanda hartzeko aukera. IAT egiteko kostuari dagokionez, 28,17 eurokoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide