Astelehenean irekiko dute Imanol Urbieta Musika Eskolako aurrematrikulazio epea

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 3a

Bihar, larunbata, ate irekien jardunaldia egingo dute Imanol Urbieta Musika Eskolan. Astelehenean aurrematrikulazio epea irekiko dute, hilaren 17ra arte.

Astelehenean, maiatzak 6, irekiko dute Imanol Urbieta Musika Eskolako aurrematrikulazio epea, maiatzaren 17ra arte. Aurrematrikulazioa egiteko bi aukera izango dira; eskolara bertaratuta edo https://udalmusikaeskola.wordpress.com/ webgunearen bidez.

Bestalde, bihar, larunbata, ate irekien jardunaldia egingo dute. 10:30etik 12:30era, eskola ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek. Besteak beste, mugimendu gelak eta Musikoterapia erakutsiko dituzte eskolako zenbait arduradunek, eta instrumentu guztiak ikusi eta frogatu ahalko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide