107 pertsonak eman dute izena igandeko herri lasterketan

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 2a

11:00etan hasita, Zarautz inguratuko du kirol probak. Izen ematea zabalik dago, eta probako irteeran ere egongo da izena emateko aukera.

A 3 el km taldeak antolatuta, igande honetan hirugarren aldiz jokatuko da Zarauzko Herri Lasterketa. Bertan izena emateko aukera zabalik dago www.kirolprobak.com webgunean, eta probaren antolatzileek jakinarazi dutenez, lasterketaren egunean bertan ere, irteeran, izango da aukera izena emateko. Dagoeneko, 107 korrikalarik eman dute izena.

11:00etan hasiko da III. Herri Lasterketa Lege Zaharren Enparantzan, eta Azken Portu, Itxasmendi, Asti eta beste hainbat auzo zeharkatu ostean, hasitako leku berean izango du helmuga. Sailkapen nagusiko lehen hiru korrikalariez gain, lehen hiru zarauztarrak ere sarituko dituzte antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, hainbat zozketa ere egingo dituzte probako parte hartzaileen artean.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete herri lasterketa posible izan dadin laguntza eskaini duten eragile, erakunde, denda zein norbanakoei, eta herritarrak animatu dituzte igandeko proban irtetera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide