IAT zentroa zabalduko dute herrian

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 2a

Ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko gunea jarriko dute Zarautzen, aurrena behin-behineko zerbitzua emateko eta, gerora, behin betikoa.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du IAT zentro berriak zabalduko dituela Gipuzkoan eta Bizkaian: Zarautzen, Beasainen, Sopelan eta Zallan irekiko dituzte.

Azken hilabeteetan herritarrek arazo ugari izan dituzte ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ordua hartzeko, itxaron zerrenda oso luzeak baitaude hainbat zentrotan. Horregatik irekiko dituzte gune berriak, eta horietako bat Zarautzen egongo da. Aurrena behin-behineko izaera edukiko du, baina aurrera begira gune egonkorra edukiko du Zarautzek. Hiru lerroko linea izango da behin-behineko hori.

Tokia zehazteko dago, eta harremanetan daude Jaurlaritza eta Zarauzko Udala.

Bestetik, Jaurlaritzak Irungo eta Urnietako zentroez ikerketa zabalduko duela jakinarazi du Javier Zarrionaindia Industria sailburuordeak. 

 

 

 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide