Maiatzean ere 'fitness' tailerrak izango dira Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 2a

Apirilerako antolatutako fitness tailerren "arrakasta ikusita", jarraipena emango diete maiatzean. Maiatzaren 7an izango da hilabete honetako lehenengo saioa.

Apirilerako fitness tailerrak antolatu zituzten Aritzbatalde kiroldegian, eta besteak beste, fitball, coru eta bosu saioak egin dituzte bertaratu direnek. "Arrakasta ikusita", tailerrei jarraipena emango diete maiatzean, hilaren 7tik 29ra bitartean.

Hona hemen hilabete honetan Aritzbatalden izango diren fitness saioak:

  • Maiatzak 7, 18:30. TRX tailerra: zintzilik izango da saioa, eta gorputzaren pisua erabiliz, indarra, oreka eta koordinazioa landuko dituzte. 30 minutu.
  • Maiatzak 10, 17:15. Entrenamendu funtzionala: egunerokotasunean baliagarriak izango diren mugimendu eta ariketak lantzeko saioa. Material anitza erabiliko dute parte hartzaileek. 30 minutu.
  • Maiatzak 13, 09:00. TRX tailerra: zintzilik izango da saioa, eta gorputzaren pisua erabiliz, indarra, oreka eta koordinazioa landuko dituzte. 30 minutu.
  • Maiatzak 23, 09:30. Bizkarra lantzeko tailerra: bizkarra indartzeko, tonifikatzeko eta lantzeko jarduera fisikoa. 30 minutu.
  • Maiatzak 29, 10:30. Bularraldea lantzeko tailerra: bularraldeko giharrak lantzeko saioa izango da, material anitzaren bidez. 30 minutu.

Izena eman daiteke dagoeneko, kiroldegiko harrera gunean, eta plaza mugatuak izango dira. Tailerrak doakoak dira kiroldegiko bazkideentzat edota eguneko sarrera ordaintzen dutenentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide