Maiatzaren 11n, larunbata, Elkartasun Eguna egingo dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. "Gazte mugimenduaren aurkako errepresioa" dela medio, zenbait kideri jarritako isunei aurre egiteko eta "elkartasuna antolatzeko haziak jartzeko" asmoz antolatu dute egitasmoa.
Hona hemen Elkartasun Eguneko egitaraua osorik:
- 11:30. Mahai-ingurua Zarauzko preso ohiekin
- 13:00. Elkartasuna antolatzeko beharrari buruzko hausnarketa
- 14:30. Bertso bazkaria, Ane Peñagarikano, Markel Eizagirre eta Hodei Iruretagoiena bertsolariekin
- 22:30. Kontzertuak: Parrazta, Rodeo eta Ziakhus
Antolatzaileek azaldu dutenez, bertso bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko, Eguzki eta Arrano tabernetan. 7 euro balio du bakoitzak.