Amenabar Zarautzek eta Bidasoak Euskal Kopako finala jokatuko dute bihar

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 30a

Hondarribian jokatuko dute ZKEko eskubaloiko gizonezkoek. Bihar 12:00etan hasiko da partida, eta sarrerak salgai daude 3 eurotan.

Euskal Kopako finala jokatuko du bihar, maiatzak 1, Amenabar Zarautzek Bidasoaren aurka. Eskubaloizaleentzat hitzordu polita izango da, eta ZKEko arduradunek jakinarazi dute salgai daudela partidarako sarrerak, 3 eurotan.

Sarrerak klubaren egoitzan eros daitezke, edo helbide elektroniko honetara mezua idatzita: zarauzkoeskubaloia@gmail.com.

Partida, berriz, Hondarribian izango da, Hondartza Kiroldegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide