Eskubaloiko kadete mutilak, Euskadiko txapeldun

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 29a

(@Mrestike)

Asteburu honetan jokatu dute Euskadiko txapelketako lauko finala eskubaloiko kadete mutilek, Aritzbatalde kiroldegian.

Usurbil, Bidasoa eta Tolosako eskubaloi taldeen aurka jokatu dituzte hiru partida asteburuan Gran Camping Zarautzeko kadete mutilek. Atzo goizean erabakita gelditu zen txapelketa, eta Zarauzko taldeak eskuratu zuen lehenengo postua. Orain, Espainiako finalerako sailkatuta geratu dira zarauztarrak, eta txapelketako lehen sektorea non jokatzea egokituko zaien jakiteko zain daude.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide