55.456 euro utzi ditu Primitivak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 29a

Pasa den larunbateko La Primitiva zozketan, lau txartel onartu zituzten bigarren kategorian (bost erantzun zuzen eta osagarri bat). Zarautzen saldu zuten txartel horietako bat, Kale Nagusiko bigarren Loteria Administrazioan.

Pasa den larunbatean, apirilak 27, La Primitiva zozketan parte hartu zuen inork ez zuen Kategoria Berezia eskuratzeko bezainbeste erantzun zuzen eman. Bigarren kategoriari (bost erantzun zuzen eta osagarri bat) dagokionez, lau txartel onartu zituzten; Cadizen, Bartzelonan, Araban eta Zarautzen. Kale Nagusiko bigarren Loteria Administrazioan saldu zuten Zarauzko txartela, eta hori bete zuen pertsonak 55.456 euro poltsikoratuko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide