Bilboko Lasergunera irteera antolatu dute gaztelekukoek

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 29a

Laser Tag jolasa ezagutzeko aukera izango dute gazteek. Asteazken honetan irekiko dute izen-emate epea, eta 8 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak.

Bilboko Lasergunera irteera antolatu dute Zarauzko Haize-Orratz Gaztelekukoek, maiatzaren 25erako, larunbata. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da. Laser Tag jolasa ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek; 600 metro karratuko hondarrezko eremu bat dute Lasergunean, eta borrokak egingo dituzte bertan, kearekin, fluor apainketarekin eta efektu bereziekin lagunduta.

Gaztelekuak prestatutako irteeran parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, Gazte Informazio Bulegoan. Asteazken honetan, maiatzak 1, irekiko dute izen-emate epea, maiatzaren 17ra arte. 8 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide