Ostegunean emango diete hasiera Mendi Jardunaldiei

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 29a

Hitzaldiak eta ikus-entzunezkoen emanaldiak antolatu dituzte Pagoeta Mendizale Elkartekoek, maiatzaren 2tik 23ra arte. Bestalde, 60. Pagoeta Egunerako egitaraua ere argitaratu dute.

Ostegun honetan, maiatzak 2, emango diete hasiera Mendi Jardunaldiei. Pagoeta Mendizale Elkartekoek hitzaldiak eta ikus-entzunezko lanen emanaldiak antolatu dituzte Zarautzen, eta maiatzaren 23ra arte izango dira egitasmoak.

Hona hemen Mendi Jardunaldietako egitaraua osorik:

  • Maiatzak 2, osteguna. Denbora izeneko leku bat, Joseba Iztuetaren eskutik. Txiki Polit tabernan, 20:00etan.
  • Maiatzak 9, osteguna. Munduan barrena: oinez, bizikletaz, piraguaz, zaldiz. Txiki Polit tabernan, 20:00etan.
  • Maiatzak 16, osteguna. The dawn wall ikus-entzunezkoaren emanaldia (azpidatziak euskaraz). Modelo aretoan, 20:00etan. Sarrera 3 euroan.
  • Maiatzak 23, osteguna. Liv along the way eta The weight of water ikus-entzunezkoen emanaldia (azpidatziak euskaraz). Antoniano aretoan, 20:00etan. Sarrera 3 euroan.

60. Pagoeta Eguna, ekainaren 2an

Bestalde, ekainaren 2an, igandea, izango da aurtengo Pagoeta Eguna, 60. urtez jarraian. Goizean goiz hasiko dira egitarauarekin.

  • 08:00. Txistularien kalejira herriko kaleetatik.
  • 08:30. Pagoetara joateko irteera, Guria taberna aurretik.
  • 11:30. Meza, Pagoetako gurutze ondoan.
  • Jarraian, erromeria txistulariekin eta trikitilariekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide