Botoa ematera deituta zeuden zarauztarretatik %77,47 joan ziren hauteskunde mahaietara bozkatzera: 14.055 herritar. 2016an baino 11 puntu handiagoa izan da parte hartzea, orduan %66,31koa izan baitzen.
Gora egin dute bai EAJk bai EH Bilduk 2016arekin alderatuta. EAJk 1.600 boto irabazi ditu eta alderdi bozkatuena izan da 5.463 botorekin. EH Bilduk 1.100 boto irabazi ditu, eta bigarren bozkatuena izan da 3.446 botorekin. 2016an Elkarrekin Podemosek hartu zion aurrea, eta gaur 1.000 boto inguru galdu ditu, eta hirugarren tokian gelditu da, 2.031 botorekin.
Hemen dago ikusgai grafikoa 2016ko hauteskundeetako datuak eta atzokoak alderatuz: