EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 28a

Parte hartzea 11 puntutan igo da 2016ko hauteskundeetatik hona.

5.463 boto eskuratu ditu EAJk Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. EH Bildu izan da bigarren bozkatuena 3.446 botorekin, eta hirugarren tokira bidali du Elkarrekin Podemos, 2016an azken horrek lortu baitzuen bigarren boto gehien Zarautzen.

Botoa ematera deituta zeuden zarauztarretatik %77,47 joan dira gaur hauteskunde mahaietara bozkatzera: 14.055 herritar. 2016an baino 11 puntu handiagoa izan da parte hartzea, orduan %66,31koa izan baitzen.

Gora egin dute bai EAJk bai EH Bilduk 2016arekin alderatuta. EAJk 1.600 boto irabazi ditu eta alderdi bozkatuena izan da 5.463 botorekin. EH Bilduk 1.100 boto irabazi ditu, eta bigarren bozkatuena izan da 3.446 botorekin. 2016an Elkarrekin Podemosek hartu zion aurrea, eta gaur 1.000 boto inguru galdu ditu, eta hirugarren tokian gelditu da, 2.031 botorekin.

PSE-EEk ere gora egin du, eta 1.871 boto eskuratu ditu.

Hauek dira gaurko bozen emaitzak:

2019                 2016

EAJ 5.463                              3.826

EH Bildu 3.446                      2.333

Elkarrekin Podemos 2.031     3.135

PSE-EE 1.871                        1.183

PP 520                                     878

Ciudadanos 264                      253

Vox 173                                      -

Pacma 77                                  67

EB 17

Pum+J 13

ELAK-PCTE 12

Recortes Cero-GV 9

Boto baliogabeak 84 izan dira, eta zuriak, berriz, 75.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide