Itxi dituzte hautetsontziak

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 28a

18.142 zarauztar zeuden deituta botoa ematera, Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratzeko.

Gaur, apirilak 28, Espainiako estatuko hauteskunde orokor eguna izan da. Zarautzen 18.142 herritar zeuden deituta botoa ematera, Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratzeko; hain zuzen, 23 diputatu eta 16 senatari erabakiko dituzte Hego Euskal Herrian. 09:00etan ireki dituzte hautetsontziak, eta 20:00etan itxi dituzte.

2016ko Espainiako Gorteetako bozetan, %66,3koa izan zen parte hartzea Zarautzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide