Ireki dituzte Zarauzko hautetsontziak

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 28a

Espainiako estatuko hauteskunde orokor eguna da gaur, apirilak 28. 2,3 milioi euskal herritar daude deituta botoa ematera, eta Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratuko dituzte.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, guztira, Kongresuko 23 diputatu eta Senatuko 16 senatari hautatuko dituzte Hego Euskal Herrian. 09:00etan ireki dituzte hautetsontziak, eta herritarrek 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide