Getariako Triatloiaren bostgarren edizioa jokatu dute gaur 420 atletak. Usua Ostolazak bigarren amaitu du proba 01:13:46ko denborarekin, Helene Alberdi txapeldunari minutu bat eta 32 segundoko aldea aterata.
Ostolazarenaz gain, hamaika zarauztarrek hartu du parte Getariako proban. Igeriketa, bizikleta eta lasterketako argazkiak ikusgai daude Urola Kostako Hitzaren webgunean.