2018ko TAO bereizgarriaren baliozkotasun epea atzeratu dute

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 26a

2019ko TAO bereizgarrien banaketa atzeratzen ari da Correoseko posta zerbitzua lan karga handiarekin dabilelako hauteskundeak direla eta.

Hauteskundeetako posta bidezko bozkak lehentasuna du egunotan, eta horregatik atzeratzen ari da 2019ko TAO bereizgarrien banaketa. Hori dela eta, udaletik jakinarazi dute 2018ko bereizgarriaren baliozkotasuna luzatuko dietela maiatzaren 31ra arte 2019ko bereizgarria dagokion datan ordaindu dutenei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide