Lore Austing infantila eta Irene Aldabaldetreku eta Nayade Lopez kadeteak Valentzian izango dira asteburu honetan, Espainiako judo txapelketan. Austing 63 kilotik gorako kategorian, Aldabaldetreku 57 kilotik beherakoan eta Lopez 70etik gorakoan. Azken honek bere kategorian brontzezko domina irabazi zuen iaz Espainiako txapelketan.
Hirurek Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izateagatik lortu dute txapelketarako txartela. Gaur pisaketak izango dituzte, eta bihar igoko dira tatamira, lehiatzera.