Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egingo ditu LAB sindikatuak Baionan eta Iruñean, eta Nafarroako hiriburura joateko autobusak antolatu ditu egun horretarako. Zarauztik, 09:25ean pasatuko da autobusa Eguzki tabernaren aurretik, eta autobusean izena emateko aukera dago dagoeneko, Arrano tabernan.