Maiatzaren 5ean izango da III. Herri Lasterketa

Zarauzko hitza 2019ko apirilaren 24a

Aurreko urteko lasterketako une bat. (Aritz Mutiozabal)

A 3 el km! taldeak antolatuta, maiatzaren 5ean, igandea, hirugarren aldiz izango da lasterketa herriko kaleetan zehar.

Dagoeneko izena eman daiteke www.kirolprobak.com webgunean, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, irteeran bertan ere egongo da aukera.

11:00etan hasiko da lasterketa Lege Zaharren Enparantzan, eta Azken Portu, Itxasmendi, Asti eta beste hainbat auzo zeharkatu ostean, hasitako leku berean amaituko da.

Sailkapen nagusiko lehen hiru korrikalariez gain, lehen hiru zarauztarrek ere eskuratuko dituzte sariak. Jakinarazi dutenez, hainbat zozketa eta ezusteko ere egongo dira.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete egitasmoa posible izan dadin laguntza eskaini duten eragile, erakunde, denda zein norbanakoei, eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide