Bihar egingo dute apirileko ohiko osoko bilkura

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 24a

Hilabeteko azken ostegunero bezala, ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan. Hemen dago ikusgai landuko dituzten gaien zerrenda.

Besteak beste, gauez jarduten duten ostalaritzako establezimenduen kokalekua arautzeko udal ordenantzen aldaketa landuko dute, baita Udaltzaingoaren egoitza Villa Nuria eta Iciar ekipamenduko partzeletan jartzea ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide