Apirilaren 27an, datorren larunbatean, Debako gaztetxean izango da aurtengo Plazatik Gaztetxera bertso sariketako finala. Formatu berezia eman diote saioari, eta bi txandatan jokatuko dute. Lehenengoa 13:00etan, eta bigarrena, bazkalostean, 18:00etan. Ondorengoak dira Aner Peritzekin batera finalean kantatuko duten bertsolariak: Oier Etxeberria, Ane Beloki, Irati Alcantarilla, Mikel Iturriotz eta Oihana Arana.
Finalaren ostean kontzertuak izango dira Gaztetxean bertan. 2zio, Debrass Band eta DJotatxok eskainiko dituzte emanaldiak, 20:30etik aurrera. 05:00etan, berriz, Bertsogore egingo dute, gaztetxea husten den arte.