Espainiako V. Master Txapelketa irabazi du Jaizki Mendizabalek

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 16a

(@ZKEhalterofilia)

M40 73kg Kategorian lortu du garaipena, Valentzian (Herrialde Katalanak), larunbatean jokatutako lehian.

ZKE Halterofilia taldeko Jaizki Mendizabalek Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan. Larunbatean Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu zen lehia, eta master txapelduna da.

Zarauztarrak M40 73kg kategorian jantzi du Espainiako V. Master Txapelketako txapela.

Mendizabalek udan Munduko Masters Txapelketan hartu zuen parte, Hospital de Llobregaten (Herrialde Katalanak). 40-45 urtera arteko kategorian lehiatu zen. Bere anaia Jon Mendizabalek ere hartu zuen parte munduko lehia hartan, 35-40 urtera arteko kategorian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide