Korrika 2019

Zarauztarrek ere klika egin dute

Zarauzko Hitza 2019ko api. 12a, 14:11

Apirilaren 4an abiatu zen 21. Korrika Garestik, eta igande honetan, apirilak 14, bukatuko da Gasteizen. Gaur, ostirala, 13:00ak aldera sartu da Zarautzen, eta ehunka zarauztarrek egin dute bat ekimenarekin.

Korrikaren Zarauzko ibilbidean, herriko hainbat taldek eta eragilek hartu dute lekukoa, hain zuzen: Jalgi dantza taldeak, HITZAk, Sarek, Susa argitaletxeak, AEK-k, EHEk, Zarauzko Udalak, Santa Ana egoitzak, Iñurritza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Pagoetak, Gurutxurtuk, La Salle ikastetxeak, Orokietak, Lizardi institutuak, Monte Albertia ikastetxeak, EH Bilduk, Ameztoi Anaiak enpresak, Antoniano ikastetxeak, Urola Kostako Udal Elkarteak, LAB sindikatuak, Zarauzko Abesbatzak, Zarauzko gazte mugimenduak, Salbatore Mitxelena Ikastolak, Salbatore Mitxelena Ikastolako langileek, EAJ-PNVk, Azken Portuko Komisiyuak, Emakume Korrikalariak taldeak eta Surf Elkarteak.

Argazkiak: HITZA eta Gorka Rubio (Foku)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide