Argia eta kolorea izango dituzte hizpide Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 11

Artista desberdinek koloreak eta argitasuna nola landu dituzten aztertuko dute aste honetako Gela saioan. Horretarako, arkitektura adierazpenak zein margolanak izango dituzte kontuan.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren barruan, arte adierazpenei buruzko zazpigarren saioari helduko diote aste ostiral honetan, apirilak 12. Hain zuzen, argia eta kolorea izango dituzte hizpide; artista desberdinek koloreak eta argitasuna nola landu dituzten aztertuko dute. Horretarako, arkitektura adierazpenak zein margolanak izango dituzte kontuan, hala nola, katedraletako apaindurak, olioaren teknika edota argi-ilunaren teknika.

18:00etan emango diote hasiera ostiraleko saioari, Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide