Zarauzko udalak, Garapeneko Lankidetza arlotik, 3.000 euroko dirulaguntza eman dio UNICEF erakundeari Mozanbiquen eta inguruko lurraldeetan Idai zikloiaren kaltetuei laguntzeko.
2019ko martxoaren 14an Idai zikloi tropikalak uholde handiak eragin zituen Bira (Mozanbique) hiriaren inguruan, eta bertako agintarien arabera, gutxienez 800 hildako eragin ditu. 500.000 hektarea inguru estali ditu urak, eta horrek, ia 2 milioi pertsonari eragingo diela aurreikusten dute: gosetea, ur edangarri eskasia, gaixotasunak hedatzea, eskola eta osasun etxeak ixtea...
"Egoeraren larritasuna" ikusita, Zarauzko Udalak UNICEF erakundearen bitartez dirulaguntza bideratu du, "hondamendi horretan familientzako ur-depositoak eraiki eta ura arazteko pastillak erosteko".