HARA! Andoni Egaña zarauztarra da 'Diego Garcia, bidegilea' dokumentaleko narratzailea

Zarauzko hitza 2019ko apirilaren 8a

Diego Garcia korrikalari azkoitiarraren ibilbidea jorratzen duen dokumentaleko narratzailea da Andoni Egaña.

"Porrotak elkartu gintuen. Eta borrokak elkartutakoek, gehiago irauten dute maiz, garaipenak elkartutakoek baino". Horiek dira Diego Garcia, bidegilea dokumentalean Andoni Egaña bertsolariaren ahotsean entzun daitezkeen lehen hitzak. Zarauztarrak laguna zuen Garcia korrikalaria, eta dokumentalean haren bizitzaren nondik norakoak azaltzen ditu.

Martxoaren 31n eman zuten dokumentala ETB1 katean, eta orain sarean dago ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide