Euskadiko halterofilia txapelketan zazpigarren egin du Ainhoa Larramendik

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 8a

Larramendi, asteburuan lehian (ZKE Halterofilia)

Asteburuan lehiatu da zarauztarra Gipuzkoako selekzioarekin. Bigarren gelditu da Gipuzkoa mailan, eta zazpigarren, berriz, Euskadi mailan.

Larunbatean jokatu zuten halterofiliako Euskadiko Senior Txapelketa Villabonan, eta bertan lehiatu zen ZKE Halterofilia taldeko Ainhoa Larramendi, Gipuzkoako selekzioarekin. Euskadiko txapelduna bihurtzea zuen helburu zarauztarrak, baina ez du lortu, zazpigarren egin baitu.

Gipuzkoarren artean, berriz, bigarren egin zuen.

Larramendik 43 kilo jaso zituen, eta 50 kilo bultza.

Lau bizkaitarrek parte hartu zuten emakumezkoen lehian; Arabatik bik, eta Gipuzkoari dagokionez, lauk. Guztira, hamar emakumek neurtu zituzten indarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide