Hondartza futbol denboraldia amaitu da askorentzat. Gaurko jardunaldiaren ondoren, finalak baino ez dira jokatuko hondartzan, eta sailkatu ez direnek datorren denboraldira arte itxaron beharko dute baloia hondarretan astintzeko.
Euripean jokatu dituzte kopako eta ligako finalerdiak neskek zein mutilek, eta partida gehienetan gol asko ikusteko aukera izan da.
Finalistak
Ligari dagokionez, finalera nesketan Kebidek eta Kupela iritsi dira, eta mutiletan, berriz, Kosta HK eta Asti. Kopa, berriz, nesketan Katixak eta Lukasek jokatuko dute, eta mutiletan, Talai Mendi eta Arrano neurtuko dira finalean.
Maiatzaren 4an jokatuko dituzte finalak, larunbatarekin. 10:30ean hasiko dira partidak.
Ikusi gaurko finalerdietako argazki bildumak (I) eta (II).
Emaitzak
Hauek dira gaurko finalerdietako emaitzak:
Liga mutilak:
-Ulacia 2-Kosta HK 3
-Asergroup 1-Asti 3
Kopa mutilak:
-Tivoli 1-Talai Mendi 4
-Kirkilla 0-Arrano 1
Liga neskak:
-Kebidek 2-Sakana 0
-Kupela 7-Balearri 4
Kopa neskak:
-Katixa 4-Euskalduna 3
-Talai Mendi 2-Lukas 3