"Berradiskidetzea ez da barkatzea eta ahaztea, baizik eta gogoratzea eta aldatzea"

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 6a

Pili Zabala Zarauzko bizilagun eta Elkarrekin Podemos-eko legebiltzarkideak honako iritzi artikulua argitaratu du gaurko Berria egunkarian.

Pili, nahiko genuke, baina Konstituzionalak ez digu biktima guztiak berdin tratatzen uzten»; «hori da dagoena»; «desengaina zaitez, inori ez zaio interesatzen bake prozesua»; «ez du botorik ematen»; «denbora gehiago pasatu behar da»; «agian beste legealdi batean»...

Azken hilabeteotan mota horretako esaldiak entzun behar izan ditut behin eta berriro; horietako asko Eusko Legebiltzarrean. Eta nire galdera ezin da sinpleagoa izan: zeri itxaron behar zaio? Nik ezin dut, ez dut nahi, eta ez dut uste ona denik itxarotea, itxaropena pixkanaka galtzen delako. Nolabait etsipen kolektiboa instalatzen ari dela uste dut. Ematen du memoria historikoarekin egindako akats berberetan erortzen ari garela berriz ere, hau da, ez gara tratatzen ari iragana zorroztasun zientifiko eta espiritu terapeutikoarekin. Eta nik horren aurka egin beharra daukat.

Ziur nago, gizartea sendatzeko, dolua egiteko, hitzei emozioak eta emozioei hitzak jartzeko erabiltzen ez den denbora horrek belaunaldi berriei transmisioa eraginkorra egiteko aukera baliogabetu egiten duela, eta herentzia kaltegarri hori hurrengo belaunaldientzat pila daitekeela. Berradiskidetzea ez da barkatzea eta ahaztea, baizik eta gogoratzea eta aldatzea.

Jarraitu irakurtzen iritzi artikulua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide