Denboraldi berezia ari da izaten hau hondartza futbolarentzat, 75. urteurrenean murgilduta ibili direlako plaieroetakoak. Esaterako, martxoaren 23an 1.700 jokalari elkartu ziren hondartzan futbolean aritzeko, eta festa eguna izan zen.
Asteburu honetan, ordea, normaltasunera itzuliko dira, eta partida garrantzitsuak jokatuko dituzte, gainera. Izan ere, iritsi dira finalerdiak. Neskek zein mutilek, dena emango dute finalerako txartela lortzeko.
Bihar, igandea, 12:00etan hasiko dira partidak.
Partidak
Neskak
Liga:
Sakana-Kebidek
Balearri Elkano-Kupela
Kopa:
Euskalduna-Katixa
Lukas-Talai Mendi
Mutilak
Liga:
Ulacia-Kosta H.K.
Asergroup-Asti
Kopa:
Tivoli-Talai Mendi
Kirkilla-Arrano