Uztailaren 20-21eko asteburuan izango da Getaria eta Zarautz arteko aurtengo Itsas Zeharkaldia, eta edizio honetarako, bi proba desberdin prestatu dituzte; ohiko Getaria-Zarautz probaz gain, Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbidea egiteko aukera ere izango dute parte hartzaileek.
Momentuz 3.000 pertsonatik gorak eman dute izena Itsas Zeharkaldirako. Dagoeneko 2.800 parte hartzailek egin dute inskripzioa Getaria-Zarautz ibilbiderako, eta 380ek Zarautz-Getaria-Zarautz proba egiteko.
Otsailaren 23an ireki zuten izena emateko lehenengo epea, eta martxoaren 24an bigarren epea zabaldu zuten, martxoaren 31ra arte. Ekainaren 3an abiatuko dute, eta uztailaren 1ean, azkena.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-emate prozesuan norbaitek "gorabeheraren bat" izan badu eta oraindik ez badu erantzunik jaso, info@travesiagetariazarautz.com helbidera idaztearekin nahikoa izango da.